Zuzendaritza berritzea egokituko zaio Gure Pakea elkarteari, datorren urte hasieran. “Gure erakundeak, estatutuei jarraiki, zuzendaritza-batzordearen %50 berritu behar du (ahal dela, 2 emakumezko eta 2 gizonezko, 2015eko urtarrilean egingo den batzar nagusian”, ohartarazi dute jubilatuen bilgunetik. Zuzendaritza berritzeko hauteskundeak deitu dituzte. Hautagaiek, zuzendaritzako kide izateko beren burua aurkeztu dezakete, astelehen honetatik, abenduaren 1etik 23ra. Bideotatik eman dezakete izena:
-Astearte, asteazken eta ostegunetan, 10:00-12:00 artean, Gure Pakea elkarteak Artzabalen duen egoitzan.
-Email bat idatziz, gurepakea@ymail.com helbidera.
-Bulegora deituta: 943 368 770.
Jatekoari loturiko hitzorduak
“Aurkeztu zaitezte!”, luzatzen dute gonbita Gure Pakeatik. Argibide gehiago, Artzabalen kokaturiko elkartearen bulegoan. Asteotan aurkeztuko ahalko dira zuzendaritza berritzeko hautagaitzak eta abendurako ere beste zenbait hitzordu deitu dituzte:
Abenduaren 1etik 23ra
Zuzendaritza batzorde berria osatzeko hautagaitzak aurkezteko aukera.
Abenduak 10, asteazkena
10:00 Ibilaldia frontoitik abiatuta: Usurbil, Santuenea, Lasarte, Oria eta Zubieta. 9 kilometro inguru.
14:00 Bazkaria Zubietako Barazar jatetxean. Prezioa: 20 euro. Izen emateko azken eguna, abenduaren 4a. Gehienez, 35 lagunentzako tokia.
Abenduak 19, ostirala
18:00 Txistor jana Artzabalen.
Abenduak 22, astelehena
18:00 Gaztain jana.
Ondoren, loteen zozketa.
Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.