Kadete eta nagusi mailako pilotariak, txapeldun Gipuzkoan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 1a, 11:45


Garaipen bikoitza asteburuan, usurbildar pilotarientzat. Oiartzunen, Gipuzkoako Txapelketan, Nagusien mailan, garaile amaitu dute Xabier Santxok eta Aitor Gorrotxategik. Lehen mailako kadeteen artean, Gipuzkoako Txapelketan ere Usurbil nagusi; Aitor Aranguren eta Hodei Exposito herrialde mailako txapeldunak ditugu. Zorionak!

Usurbil, Euskal Herriko kluben arteko lehen txapelketa nazionalean
Euskal Herriko zortzi pilota elkarte lehiatuko dira Amezketan abenduaren 14tik urtarrilaren 11ra, estreinakoz antolatu duten Euskal Herriko kluben arteko lehen txapelketan. Antolatzaileek zortzi elkarte gonbidatu dituzte  ekimen berri honetan parte hartzera; usurbildarrak tartean. Hurrengo urteetan aldiz, izen ematea irekia izatea nahi dute antolatzaileek. Euskal Herriko edozein elkarte inskribatu ahalko da.

Aurtengora itzuliz, nagusien mailan dabiltzan kirolariek parte hartuko dute soilik, nazio mailako kirol ekimen honetan. 3 arlotan lehiatuko dira:
1- 4 1/2ra, 18 tantora.
2-Eskuz banaka pilotaleku osoan, 18 tantotara.
3-Binaka, 22 tantotara.

Txapelketa, aipatu moduan, abenduaren 14an abiatuko da. Hilaren 28ra arte, kanporaketa saioak jokatuko dituzte. "Kanporaketa gainditzeko hiru partidetatik bi irabazi beharko dira. Txapelketako 3. izango da final erdietan txapeldunaren aurka jokatu eta galtzen duen kluba. Txapelketako 4. izango da, final erdietan azpi txapeldunaren aurka jokatu eta galtzen duen kluba", ohartarazi dute antolatzaileek.

Parte hartuko duten elkarteak
Zaramaga (Gasteiz), Adiskide (Galdakao), Iparralde, Huarte, Bortziriak (Bera), Zazpi-Iturri (Amezketa), Aurrera-Saiaz (Tolosa) eta Usurbil. 

Usurbilgo taldea
Xabier Santxo, Xabier Urbieta, Ander Quina. Aitor Gorrotxategi, Asier Arruti, Iñigo Altuna, Mikel Elola, Xabier Errasti, Haritz Lertxundi eta Asier Katalina.

Neurketen jokalekua
Amezketako Larrunarri pilotalekua.

Neurketen egutegia
Abenduak 14, igandea: Huarte-Aurrera Saiaz
Abenduak 20, larunbata: Zaramaga-Usurbil
Abenduak 21, igandea: Adiskide-Zazpi Iturri
Abenduak 28, igandea: Bortziriak-Iparralde

Urtarrilak 2 eta 4: finalerdiak.
Urtarrilak 11, igandea: finala.