Usurbilgo Gazte Asanbladak deituta, herritar talde batek abiatu ditu, urtarrilaren 3an Jon Uribe omentzeko antolaketa lanak. Igandean burutu zen lehen bilera, eta herritar ugari bertaratu zen. Zehazten hasiak dira jada lehen ekimenak. Hona hemen lehenengoa; ziur zuetako batek baino gehiagok Jon Uribe gaztearekin ateratako argazkirik izango duzuela. Ba adi, antolatzaileek Jontxuren irudi bilduma bat osatu nahi dute. Horretarako ordea, herritarren laguntza behar dute. “Hasi ordenagailuko karpeta zaharrei eta argazki karreteei errepasoa ematen!”, luzatu dute gonbita. Laster jakinaraziko dute ze helbidera bidali ditzakezuen argazkiak.
Omenaldia prestatzeko hurrengo bilera, abenduaren 14rako finkatu dute. Datozen egunotan, bilera ordu eta lekuaren berri.
"Ez dadila haria eten!" ekimen sorta, Gaztetxea eraisteko arriskuaren aurrean
Jon Uriberi egin nahi dioten omenaldiaz gain, hitzordu gehiago deitu dituzte gazte asanbladakoek hurrengo asteotarako:
Abenduak 6, larunbata
“Kaosa lentejaz” jaialdia:
12:00 Prestakuntza.
14:00 Herri bazkaria frontoian: dilista dastatzea, borondatearen truke.
18:00 Kontzertuak Gaztetxean: Venganza (Zaragoza), Piñen (Bartzelona), Total Arse (Zarautz), Ernia (Zarautz), Infekzioa (Bartzelona-Usurbil), Hondartzako Hondakinak (Iparraldea), Endemaño (Bizkaia), Octopussys (Bizkaia), Segurrata (Zaragoza). Sarrera: 5 euro.
Abenduak 11, osteguna
20:30 Afari beganoa, borondatearen truke.
Abenduak 13, larunbata
Andatza M.K.T.-rekin eta Kantu Taldekoekin, Andatza ingurura mendi buelta.
Ondoren, babarrun jan paregabea gaztetxean, Kantu Taldekoekin.
Abenduak 14, igandea
Jontxuren omenaldia prestatzeko bilera.
Abenduan zehar
Haur eta gaztetxoei zuzenduriko ekimenak.
Urtarrilak 3, larunbata
Jon Uribe gure artetik joan zeneko lehen urteurrena; Jontxuren aldeko omenaldi eguna.
Antolatzailea: Usurbilgo Gaztexea.