Azaroaren 25ean proiektatu zuten "Zohardia" dokumentalari lotuta, estatu krimenak hizpide izango dituen hitzaldia antolatu du Aitzaga Elkarteak, astearte honetan, abenduaren 2an, Sutegin, 19:30etan. "Nola, zergatik gauzatu diren, behar bezala aitortu eta epaitu diren aztertzetik harago, etorkizunari begira eta gatazkaren behin betiko konponbidea bideratzeko gure herriaren memorian nola jaso beharko liratekeen", horri buruz jardungo dute hitzaldira gonbidatu dituzten bi lagunek.
Batetik, HBko parlamentari ohi, kazetari eta besteak beste, Josu Muguruzari buruz kaleratu berri duen "Balek hondatu ez zuten ametsa" biografia lanaren egileetako batek, Mikel Zubimendik, eta Karmen Galdeanok, abokatu eta Egiari Zor elkarteko sortzaileak, GALek Iparraldean eraildako Xabier Galdeanoren alabak.