Hortxe dituzue Txiriboga, Aitzaga, Xarma, Txirristra, Bordatxo, Artzabal eta Txapeldun tabernetako langileak, olagarroa ziztatu nahian. Zizka-mizka bereziak prestatuko dizkigute igande goizerako, abenduaren 7rako. Tipi-Tapa egunerako hain zuzen. Oraingoan, olagarrodun pintxo goxoak dastatzeko aukera izango dugu. Era desberdinetara prestatuak denak. Antolatzaileek aurreratu dutenez, olagarroa aliolian, patata trufatuzko kreman, olagarro marmitakoa... izango dugu "eguneko menuan".
Badakizue, igandean, abenduaren 7an, hartu zuen Tipi-Tapa txartela eta hurbildu taberna hauetara. Edariarekin batera 2 eurotan dastatu ahalko dituzue zizka-mizka bereziok. Pintxoak eskatzen joan ahala, zazpi tabernotan zigilua jartzeko eskatu. Hartara, igande arratsaldeko 15:00etan Artzabalen ospatuko den zozketan parte hartu ahalako duzue. Bi sariotako bat irabaz dezakezue; batetik, Hurbilago Elkarteko establezimenduetan xahutzeko 150 euroko erosketa balea. Eta bi lagunentzako afaria Artzabal jatetxean. Zorte on eta on egin!
Irudia: Martin Trotta Aiello.