Gabonetan txokoak Aginagan, izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 2a, 08:58


Abenduaren 22tik 24ra, 26an, 29tik 31ra eta urtarrilaren 2an eta 5ean. Egunotarako guztiotarako txokoak antolatu ditu Aginagako Guraso Elkarteak. Izen ematea zabalik egongo da abenduaren 12ra arte. Apuntatzeko, deitu 607 484 597 telefono zenbakira edo idatzi aginaga@eskolatxikiak.org helbidera. Antolakuntzaren oharra; txokoen prezioa, izena ematen duen haur kopuruaren arabera zehaztuko dute. Txokoen ordutegia, honakoa izango da:
-Sarrera: 9:00-10:00 artean.
-Irteera: 13:00.

Gabonetako Haur Parkerako langileak behar dituzte
Aurten ohi baino beranduxeago, urtarrilaren 2tik 4ra Udalak Oiardo Kiroldegian antolatu duen Gabonetako Haur Parkerako langileak behar dituzte. Interesdunek, jolastoki erraldoia kudeatuko duen Keima enpresara bideratu ditzakete kurrikulumak, abenduaren 19a baino lehen. Helbide honetara: keima@sartu.org

Lan deialdian parte hartzeko ezinbestekoa izango da begirale titulua izatea eta baita EGA edo baliokidea den titulua. Egin beharreko lana? Argi denez, Gabonetako Parkean 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoekin lanean aritzea hiru egunez. Gune ezberdinez osatuko da, eguberrietako oporretan Kiroldegia aisialdi eremu bihurtuko duen jolastokia. Dinamizatze eskenatokia, jazz dance, esperimentuak egiteko zientziaren karpa, berrerabilera eta birziklapena sustatzeko tailerra, makillatzen ikastekoa, 2-6 urte artekoentzako ludoteka, puzgarriak... Guztia, haur eta gaztetxoek primeran pasatzeko.

Gabonetako Parkea
Epea: urtarrilaren 2tik 4ra.
Ordutegia: 11:30-13:30, 17:00-20:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.