Jontxuren argazkiak bidaltzeko helbidea ireki dute

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 2a, 14:39


jontxu.herriko.alkate@gmail.com duzue helbidea. Helbide horretara bidal ditzakezue Jon Uriberekin aterata izango dituzuen irudi bat baino gehiago. Argazkiokin bilduma osatu nahi du herritar talde batek, Jontxuren alde urtarrilaren 3rako antolatzen ari den omenaldi egunerako. “Hasi ordenagailuko karpeta zaharrei eta argazki karreteei errepasoa ematen!”, luzatu dute gonbita.

Omenaldi egunerako antolaketa lanak martxan dira honenbestez. Jontxuren lagunak aurreko igandean bildu ziren lehen aldiz eta hitzordu hartan atera zen, argazki bilduma hau osatzeko ideia. Omenaldi eguna lotzen segitzeko bilera berri bat antolatu dute, abenduaren 14rako.