Usurbilgo Gaztetxea eraisteko arriskuan da, otsaila aldera botako dute. Horren harira ekimen sorta antolatu dute asteotarako. Tartean, “Kaosa lentejaz” jaialdia larunbatean, abenduaren 6an; lenteja jana lehenik, eta kontzertuak gero. Lentejak prestatu nahi dituzuenok aurrez eman behar duzue izena Usurbilgo Gaztetxean, Zendoian, Aitzagan edo Irratin. “Lentejak, olioa eta gatza guk jarriko ditugu. Beste osagaiak eta eltzea bakoitzak berea jarri beharko ditu”, ohartarazi dute antolatzaileek. Hori bai, argi izan beharrekoa honakoa; “bazkariak beganoa izan behar du”.
Bazkarira joateko ez dago izena eman beharrik, edonor joan liteke. Borondatearen truke, lentejak jateko eta edateko sagardoa izango da. “Anima zaitez!”, luzatu dute gonbita Gaztetxetik.
Abenduak 6, larunbata
“Kaosa lentejaz” jaialdia:
12:00 Prestakuntza.
14:00 Herri bazkaria frontoian: dilista dastatzea, borondatearen truke.
18:00 Kontzertuak Gaztetxean: Venganza (Zaragoza), Piñen (Bartzelona), Total Arse (Zarautz), Ernia (Zarautz), Infekzioa (Bartzelona-Usurbil), Hondartzako Hondakinak (Iparraldea), Endemaño (Bizkaia), Octopussys (Bizkaia), Segurrata (Zaragoza). Sarrera: 5 euro.
Abenduak 11, osteguna
20:30 Afari beganoa, borondatearen truke.
Abenduak 13, larunbata
Andatza M.K.T.-rekin elkarlanean antolaturiko Andatzara mendi buelta eta hamaiketakoa.
Abenduak 14, igandea
Jontxuren omenaldia prestatzeko bilera.
Abenduan zehar
Haur eta gaztetxoei zuzenduriko ekimenak.
Urtarrilak 3, larunbata
Jon Uribe gure artetik joan zeneko lehen urteurrena; Jontxuren aldeko omenaldi eguna.