"Euskaraokea", plazara irten diren ikasle, irakasle eta gurasoekin


Udarregi Ikastolako eta Aginagako Eskola Txikiko ikasleak abeslari, Euskararen Egun honetan. Euskaraoke berezia ospatu da frontoian, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Euskal abesti ezagunak gaztetu dituzte gaurkoan. Euskararen egunari loturiko kartelak ere prestatu eta jendaurrean erakutsi dituzte, frontoian ospatu den ekitaldi berezian. Irakasle bat baino gehiago, "euskaraz bizi nahi dut" zioten kamisetekin ikusi ditugu baita. Eta ondo diogun moduan, frontoian. Euskararen Eguneko ospakizunak urtero ikastola barruan egin izan dituzte. Aurten ordea, ikastetxeetako ekimenak herrira, plazara zabaldu nahi izan dituzte. Giro polita sortu da herri erdigunean, eguerdi partean.

Ikasleak dantzari eta kantari jarri dituen ekitaldiko irudiak, horren guztiaren lekuko: