Ikastolatik atera eta jolasera, Euskararen Eguna baita


Ikastolatik atera eta...jolastera! Adin tarte ezberdinetako haurrentzako jolasak antolatu dituzte Euskararen Egunean, klase osterako. Jolas guneetako bat Munalurran kokatu dute. Oka jokoan aritu dira. Beste talde bat, Usurbilgo Gaztetxe barruko goxotasunean entretenitu da. Artean, frontoian herriko koadrila ezagun bat, Euskararen Eguneko ekitaldi nagusirako gaztainak erretzen hasia da. Ekitaldi nagusia, 18:30etatik aurrera.