Kantu-dantza jirak girotu ditu, Euskararen Eguneko azken orduak

Kantu eta dantza taldekoak bat eginik, Zumarteko trikiti taldea eta hainbat herritar alboan zituztela, kantuan eta dantzan girotu dute iluntzean, Euskararen Eguneko azken txanpa. Herri erdigunea zeharkatu dute. Esandakoa, dantzan eta euskarazko eta euskarari loturiko kantuen bueltan. Helmugan, arratsaldean zehar herriko koadrila ezagun batek prestaturiko gaztain erre jana egin dute. Udal ordezkariak aritu dira zerbitzatzen. Ekimenokin bai, amaitu da gaurkoz, Euskararen Eguna. Bihar, Euskararen Egun berri bat.