#Kilometroak15 aurkezpena iruditan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 4a, 10:55

Albiste honi atxikita duzue, aurreko larunbatean Oiardo Kiroldegian ospatu zen #Kilometroak15 ekimeneko aurkezpen ikuskizunak utzi zizkigun hainbat une gogoangarri, bideo batean bilduak. 

Eta segidan, aurkezpen ekitaldi berean aurkeztu zen "Gattunk!" leloari lotuta, Ugaitz Agirre Zapirain usurbildar gazteak sortu eta ekitaldian irakurri zen poema:

Ttan-ttakun ttakunaren hotsa.
Basuaren erdiyan zuhaitz bat taupaka
ttan-ttakun.
Basuaren erdiyan zuhaitz bat taupaka
ttakunaren hotsa.
Komunikatu nayan basuaren kanpokuarekin,
ttakuna amaitu
ta asfaltu ta hormigoizko errepublika
hasten dan eremu horrekin.
“Nola komunikatuko haiz hire hotsa ulertzen ez diatenekin?
Hormigoyak ez dik ttakunik!”
“Hormigoyaren gañian badituk zuhaitz aldaxka gaztiak.
Gu sortu gintuan enbor beretik sortuak dituk bestiak.”
“Hormigoyan gañeko zura estetika kontua dek!”
Ta basuaren erdiyan zuhaitz bat taupaka
komunikaziyo-inkomunikaziyuan.
Egoskorkeriz edo berekoikeriz edo biziraupen nayaz.
Batek daki,
ez baikera gai ttakunaren hotsa ulertzeko.
Edo ez diyogu ulertu nahi, agure bat baita
bere batalliten deliriyuetan.
Akaso, ordia,
gu geu re gure deliriyo modernistetan ezin ulerturik gabiltza.
Esan nork ulertu dun abstrakziyozko margolariya,
atzian, bere tailerrian, xorro-xorro lanian, pintzelkadak lausotuz
lientzuaren gañian?
Haurrek ein dute. Ulertu dute kolorien arteko erlaziyua, harremana.
Ulertu dute forma konkretutatik haratago zerbait (auskalo zer)
eon dattekela.
Baina guk, denan jakitunok, zerbait kurioso bezela interpretatu degu,
zerbait estetiko, zerbiat halako.
Ta ttakunan soñua, txalaparta, berdiña da. Zerbait kurioso,
zerbait estetiko, zerbait halako.
Komunikaziyuak horretan baitatza: elkar ulertzian.
Ta elkar ulertuko ez bagenu, zer giñateke?
Elkar ulertu gabe zerk izango luke jarraipena?
Ttan-ttakun ttakunaren hotsa.
Basuaren erdiyan zuhaitz bat taupaka
ttan-ttakun.
Ta hormigoi ta asfaltu gañeko zuhaitz aldaxka gaztiek
ttakun-ttan-ttakun,
erantzun.
Soñu berdiñaz, hitz berdiñaz, hizkuntza berdiñaz.
Ttan-ttakun-ttan-ttakun-ttakuna-ttan-ttakun-ttan-ttakuna
ttakuna-ttan-ttakuna-ttun-ttakuna-ttan-ttakuna-ttun
ttakuna-ttan-ttakuna-ttun-ttakuna-ttan-ttakuna-ttun
ttakun-ttakun-ttakun-ttakun-ttakun-ttakun-ttakun-ttakun
Gattunk!

Egilea: Ugaitz Agirre Zapirain