"Gure kultura ez galtzeko euskaraz bizi!", "nik euskaraz bizi nahi dut", "Euskaraz eta kitto!", "Euskaraz solastu nahi dut!"... urte berrirako asmo, nahi eta penitentzia ugari itsatsita gelditu dira mezu moduan, abenduaren 3an zehar frontoian jarria egon den euskararen "bekatuen horman". Albiste honi atxikita doakizuen bideoan ezagutu ditzakezue, herritarrek utzitako mezuak.
Igaro berri den Euskararen Egunak argi erakutsi digu beste behin; biharamun honek ere, Euskararen Eguna izaten segi behar duela. Urteko 365 egunetan bezalaxe.