Kalitate eta Berrikuntza saria jaso du Lanbide Heziketak

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 4a, 06:52


Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak Lanbide Heziketa munduan banatzen dituen Kalitate eta Berrikuntza sarietako bat jaso du Usurbilgo Lanbide Heziketak. Zehazkiago esanda, hirugarren saria. "Saria  Usurbilgo Lanbide Eskolak aurkeztutako “Helburu didaktikoa zein funtzionala duen Multienergia Galdara  Gela”ri  egokitu zaio, proiektu berritzaileen atalean", berri eman dute Lanbide Eskolatik.

Madrilgo Hezkuntza Ministerioan ateratako irudian dituzue sarituak. Usurbilgo Lanbide Eskola ordezkatzen, Patxi Vaquerizo zuzendaria eta Antonio Gil proiektuaren partaidea.

Irudia: Lanbide Eskola.