"Jim Parasite maltzurra eta bere taldeak Dark Cityko Texaseko Rangerrak harrapatu eta gizaki nimiño bihurtzen dituztenean, 12 urteko Luke eta Lucy talde batekin hauei laguntzera joaten dira". Hortik aurrerako abenturen berri, Usurbilgo Udalak Ziortzakoen laguntzaz antolaturiko proiekzioan, igande arratsaldeko 17:00etan hasita Sutegin. Film emanaldirako sarrerak, egunean bertan salgai, 3 eurotan.
Film proiekzioak eguberrietan
Abenduak 27, larunbata
17:00 Gazteentzako zinea Sutegin: "Txori Urdin".
"Hamahiru urteko Merel, ikasle arduratsu eta arrakastatsua da eta bere guraso eta anaia txiki elbarriarekin bizi da hirian. Baina Merel ez da bere adinean izan beharko lukeen gazte alaia. Bere barruan sekretu bat gordetzen du. Arrazoirik gabe, edonora doala, eskolako gelakide talde batek bulling-a egiten dio".
Nori zuzendua: 12 urtetik gorakoentzat.
Abenduak 28, igandea
17:00 Haurrentzako zinea Sutegin: "Winkyren Zaldia".
Sinopsia: "Sei urteko Winky Wong eta bere ama Winkyren aitarekin elkartu berri dira, itsas ertzean dagoen Holandako herrixka batean. Aitak txinatar jatetxe bat du bertan. Hasieran, Winkyri gogorra egingo zaio hizkuntza berri bat ikastea eta lagunak egitea. Behin batean, eskolan egun gogor samarra igaro ondoren, Winkyk pottoka eder batekin egiten du topo".
Sarrera: 3 euro, egunean bertan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Ziortza.