Autobus zerbitzua, senior mutilek Loiun jokatuko duten eskubaloi neurketara

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 5a, 09:45


Usurbil Kirol Elkarteko lehen nazional mailako senior mutilen taldeak, Loiun jokatuko du igandean, abenduaren 7an, eguerdiko 12:30etan, Urdaneta taldearen aurka. Partida hau ikustera joateko autobus zerbitzua antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak. Abenduaren 7an, goizeko 9:45etan irtengo da autobusa Usurbildik. Prezioak; Usurbil K.E.-ko bazkideek eta 16 urtetik beherakoek doan. Bazkide ez direnek 5 euro. Izen emateko: 627 271 215 (Montse) edo usurbilke@gmail.com.

Taldeko argazkia, asteburuan ez
Usurbil Kirol Elkartetik helarazi duten oharra. Hasiera batean, larunbat honetan, elkarteko argazkia ateratzeko asmoa zuten. Baina bertan behera utzi dute deialdia.

Eskubaloia Kiroldegian
Abenduak 5, ostirala
18:00 Eibarko Ipurua Kiroldegian: Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Eibar Eskubaloia

Abenduak 6, larunbata
11:00 Alebin neskak: Udarregi 5A-Udarregi 6A
11:00 Alebin neskak: Udarregi 5B-Udarregi 6C

Abenduak 7, igandea
9:45 Autobus zerbitzua Iruñeara, seniorren 1. Nazional mailako partida ikustera.
12:30 Senior mutilak, 1. nazional mailako taldea: Anaitasuna-Ucin Aluminio Usurbil