Usurbil F.T.-ko beteranoak, Realak parte hartuko duen Orioko triangularrera

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 5a, 09:15


Irudian duzue Usurbil FT-ko beterano taldea. Astero biltzen da Haranen lagun artean futbolean aritzeko. Urtean zehar gainera, lagun arteko zenbait txapelketetan parte hartzen dute. Larunbat honetan, abenduaren 6an, asteburuan ospatuko dituzten jaien baitan, Orioko Mendibeltz Zelaian antolatu den beteranoen triangularrean lehiatuko dira, Orioko F.T. eta Real Sociedad taldekoekin batera. Ikustekoa izango da. Hona hemen partiden ordutegiak:

Abenduak 6, larunbata
16:30 Orioko F.T.-Usurbil F.T.
17:30 Usurbil F.T.-Real Sociedad
18:30 Real Sociedad-Orioko F.T.

Futbola Haranen
Abenduak 5, ostirala
19:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Antzuola K.E.

Abenduak 6, larunbata
11:00 Jubenilak: Usurbil F.T.-Euskalduna S.D.