Usurbildarrak ere izango ditugu zabaldu berri duten 49. Durangoko Azokan. Herriko bi musika talde; Izeberg eta Desegin. Ixak Arruti, Antton Aranburu, Beñat Urteaga eta Jokin Irastorza laukoteak txokoa izango du eta kontzertua eskainiko du larunbat iluntzean. "Durangoko Azokan gure txokoa izango dugu Gor diskoetxearen standean eta abenduaren 6an Ahotsenean joko dugu, arratsaldeko 19:40etan. Han egongo gara zuen zain", Izeberg taldekoek aditzera eman digutenez. Maiatzean atera zuten estreinako diskoa; "Azalera". Ordutik kontzertuak eskaini izan dituzte. Euren lana eskuratu eta entzuteko aukera asteburuan Durangon.
Izeberg taldekoei NOAUA!n eginiko elkarrizketa: http://www.noaua.eus/aldizkaria/?magazine=527
25 urte bete dituen Sapuetxe Gaztetxeak antolaturiko Durangoko XV. Azoka Alternatiboan parte hartuko du bestalde, Desegin taldeak. Igandean, abenduaren 7an, 21:00etan hasiko den kontzertu gauean. Bilboko Diana Lagarto eta La hora del primate taldeekin partekatuko dute eskenatokia.
Hauek dira honenbestez, herriko musika taldeekin asteburuan Durangon izango ditugun hitzorduak:
Abenduak 6, larunbata
19:30 Izeberg Ahotsenean.
Abenduak 7, igandea
21:00 Desegin, Sapuetxe Gaztetxean.
Azokari buruzko informazioa: durangokoazoka.com
Irudiak: Ibai Arrieta.