Zuek erabaki, zertaz mozorrotu nahi duzuen Inauteri Festan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 9a, 08:35


Eguberrietara heldu baino lehen, inauteriez hitz egiten hasteko goizegi dela irudituko zaizue. Baina ez pentsa mozorro festarako hainbeste falta denik. Datorren urtekoa, otsailaren 14an ospatuko da. Prestaketa lanetarako denbora beharko denez, hobe gaia lehenbailehen erabakitzea. Eta zuk zertaz mozorrotu nahi zenuke 2015eko Inauteri Festan? 

Bururatzen zaizkizuen proposamenak, bidali emailez elkartea@noaua.com helbidera. Edo idatzi bestela zuen ideiak, tabernetan jarri ditugun zerrendetan. Abenduaren 18an, osteguna, bilera antolatu dugu iluntzeko 18:30etan Potxoenean. Bertan erabakiko da 2015eko otsailaren 14an ospatuko den Inauteri Festarako gaia. Eta egitauraua ere lotzen hasiko gara. Bilera irekia izango da. Eragile eta herritar, gonbidatuak zaudete hitzordura.

Aurreko edizioetako gaiak
Girotzen hasteko, ekar dezagun gogora aurreko Inauteri Festa. Hemen duzue, iruditan: Inauteri Festa, 2014
Honako hauek dituzue bestalde, aurreko urteetako Inauteri Festarako hautatu izan diren gaiak:
2015: ???
2014: Erdi Aroa.
2013: Musika.
2012: Mitologia.
2011: Itsasoa.
2010: Zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: Xomorroak.
2007: Brasil.
2006: Marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: Munduko kulturak.
2002: Extralurtarrak.