Jostailu erabiliak prestatzen hasi, azokarako bilketa egunotan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 9a, 09:00


Jostailuak erosi eta bota beharrean, trukatu eta berrerabiltzea. Horixe sustatu nahi du Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, larunbat honetan, abenduaren 13an frontoian ospatuko den truke azokaren bidez. Norberak eramandako jostailua azokako beste batekin trukatzeko aukera egongo da.

Azokarako materiala utzi nahi duenak adi; ostegun eta ostiral honetan Sutegira gerturatu materialarekin. Gogoan izan, utzitako jostailuek osorik egon behar dute, DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute, materiala doan eman beharko da, eta trukean, azoka egunerako beste jostailu batengatik aldatzeko txartela eskuratu ahalko da. Azoka egunean jostailuren bat trukatu nahi duen 8 urtetik beherako haurrak arduradun batekin parte hartu beharko du ekimenean.

Abenduak 11,12 ostegun eta ostirala
17:00-19:00 Jostailu azokarako bilketa, Sutegiko erakustaretoan.

Abenduak 13, larunbata
11:00-13:00
VIII. Jostailu Azoka frontoian.

Antolatzailea: Hitz Aho.