Santo Tomas Azokako txapelketetan izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 9a, 09:17


Asteazken honetan, abenduaren 10ean itxiko dugu Santo Tomas Azokako babarrun eta sagardo lehiaketetan izen emateko epea. Etxean produktuok ekoizten dituzuen, Usurbil, Aginaga eta Zubietako baserritarrok, bi egun dituzue, produktuokin NOAUA!ra etorri eta izen emateko.

Izen ematea
Azaroaren 26tik abenduaren 10era, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.
Sariak:
1. Sarituarentzat: 150 euro+tapela.
2. Sarituarentzat: 90 euro.
3. Sarituarentzat: 50 euro.

Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.