Festa giro ederra espero da, igandeko Santo Tomas Azokan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 9a, 09:34


Jan edanerako postuak, txistor, talo, sagardo eta babarrunekin, salmenta postuak, "photocall" berezi bat, ipuin kontaketa saioa, kantu-jira berezia, sagardo eta babarrun txapelketen sariketa... Ekitaldi eskaintza zabala izango duzue igandean, abenduaren 14ko Usurbilgo Santo Tomas Azokan.

Gerturatu jai giro goxora, baserritar jantziekin. Festa ederra aurkituko duzue frontoi inguruan:

Abenduak 14, igandea
Goizean zehar:
-Sagardo eta babarrun dastatzea.
-Txistorra eta taloak.
-Udarregi Ikastolako ikasleen postua.
-Alkartasuna Kooperatibaren postua.
-NOAUA!ko postua: produktuen salmenta, bazkidetza egiteko aukera, argazkia atera eta Errigorako saskia irabazteko zozketa…

11:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa frontoian. "Eguna joan eta eguna etorri baserrian bizi denak badauka hamaika zeregin. Noizik eta behin ezustekoak ere izaten dira. Ba al dakizu zer gertatu zitzaion Martin artzainari?".


12:00 Sohütako ikastolaren aldeko kanpainari bukaera emateko, Santo Tomaseko kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta, Kli-k Itsasuko txarangarekin.
 

13:00ak aldera:
-Zuberoako ikastolak laguntzeko elkartasun kanpainaren amaiera ekitaldia.
-Errigorako saskiaren zozketa.
-Sagardo eta babarrun lehiaketako sari banaketa. 


14:30 Herri bazkaria Udarregi Ikastolako jangela berrian, Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde. 
Prezioa: 20 euro. 12 euro, 12 urtetik beherakoentzat.
Txartelak: Txiribogan, Aitzagan eta Txirristran salgai. Txartela erosteko azken eguna: abenduaren 11.

Elkarlanean: NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Nafartarrak, Kantu Taldea.