Goizeko 10:00ak jo berritan, puntual asko abiatu da irudiko herritar taldea oinez, Lasarterantz. Santuenea eta Zubietatik barrena Lasartera heldu eta eguerdi partean Zubietara itzuliko dira. Babarrun jan ederra izango dute zain, Barazar jatetxean. Eta arratsaldean herrira itzulera.
Gure Pakea Elkarteak asteazken honetarako antolaturiko egun pasa honez gain, eguberriei begira ekimen gehiago antolatu dituzte; gaztain eta txistor jana esaterako. Aurrez ordea, bada Gure Pakea Elkartetik bideratu nahi duten bestelako lanik ere.
Hauteskundeak
Zuzendaritza berritzea egokituko zaio Gure Pakea elkarteari, datorren urte hasieran. “Gure erakundeak, estatutuei jarraiki, zuzendaritza-batzordearen %50 berritu behar du (ahal dela, 2 emakumezko eta 2 gizonezko, 2015eko urtarrilean egingo den batzar nagusian”, ohartarazi dute jubilatuen bilgunetik. Zuzendaritza berritzeko hauteskundeak deitu dituzte. Hautagaiek, zuzendaritzako kide izateko beren burua aurkeztu dezakete, astelehen honetatik, abenduaren 1etik 23ra. Bideotatik eman dezakete izena:
-Astearte, asteazken eta ostegunetan, 10:00-12:00 artean, Gure Pakea elkarteak Artzabalen duen egoitzan.
-Email bat idatziz, gurepakea@ymail.com helbidera.
-Bulegora deituta: 943 368 770.
Gure Pakea Elkarteko deialdiak
Abenduaren 23ra arte
Zuzendaritza batzorde berria osatzeko hautagaitzak aurkezteko aukera.
Abenduak 19, ostirala
18:00 Txistor jana Artzabalen.
Abenduak 22, astelehena
18:00 Gaztain jana.
Ondoren, loteen zozketa.
Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.