Gerturatu igandean frontoian antolatu dugun Santo Tomas Azokara, atera NOAUA!rako argazki bat eta saski eder bat etxeratzeko aukera izango duzue. Nafarroa hegoaldeko euskalgintza laguntzeko Errigorak antolaturiko elkartasun kanpainaren baitan, saski eder bat erosi zuen NOAUA! Kultur Elkarteak zuentzat. Igandeko Santo Tomas Azokan zozketatuko dugu, NOAUA!ko postura gerturatu eta argazki bat ateratzen duzuenon artean.
"Photocall" lanak egingo ditu beraz, frontoi erdian kokatuko dugun guneak, baina gehiagorako ere emango du. Kultur Elkarteak urteotan plazaratu izan dituen produktuak eskuragarri izango dituzue. Oraindik NOAUA!kide ez zaretenok, bazkidetza egiteko aukera izango duzue postuan bertan. Animatu eta di-da batean tramitatuko dizugu bazkidetza!
Abenduak 14, igandea
Goizean zehar:
-Sagardo eta babarrun dastatzea.
-Txistorra eta taloak, gaztainak...
-Udarregi Ikastolako ikasleen postua.
-Alkartasuna Kooperatibaren postua.
-NOAUA!ko postua: produktuen salmenta, bazkidetza egiteko aukera, argazkia atera eta Errigorako saskia irabazteko zozketa…
11:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa frontoian. "Eguna joan eta eguna etorri baserrian bizi denak badauka hamaika zeregin. Noizik eta behin ezustekoak ere izaten dira. Ba al dakizu zer gertatu zitzaion Martin artzainari?".
12:00 Sohütako ikastolaren aldeko kanpainari bukaera emateko, Santo Tomaseko kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta, Kli-k Itsasuko txarangarekin.
13:00ak aldera:
-Zuberoako ikastolak laguntzeko elkartasun kanpainaren amaiera ekitaldia.
-Errigorako saskiaren zozketa.
-Sagardo eta babarrun lehiaketako sari banaketa.
14:30 Herri bazkaria Udarregi Ikastolako jangela berrian, Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde. Prezioa: 20 euro. 12 euro, 12 urtetik beherakoentzat. Txartelak: Txiribogan, Aitzagan eta Txirristran salgai. Txartela erosteko azken eguna: abenduaren 11.
Elkarlanean: NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Nafartarrak, Kantu Taldea.