Afari beganoa Gaztetxean, 20:30etan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 11a, 11:16


Abenduko bigarren osteguna, afari begano goxoa dastatzeko aukera gaur iluntzeko 20:30etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. "Bertan ezohiko plater goxo goxoak dastatzeko aukera egongo da borondatearen truke, animalietatik eratorritako produkturik gabe. Afalostean berriketaldi atsegin bat edukitzeko aukera egongo da, hotzetik ihesi, kooperatibako berotasunean. EZ DADILA HARIA ETEN!!!!!", bertaratzeko gonbita luzatzen digute gaztetxetik. 

Otsaila aldera botako dute Usurbilgo Gaztetxea, lur eremu horretan etxebizitza berriak eraikiko baitira. Desalojoari begira, "Ez dadila haria eten!" aldarripean ekimen zaparrada antolatzen ari dira gaztetxekoak. Tartean, larunbat honetarako, abenduaren 13rako, Andatza M.K.T.-koekin batera Andatza ingurura mendi buelta egitekoak ziren. Astekari honetan iragarri dugun arren, txangoa bertan behera geratu dela ohartarazi dute antolatzaileek.