Jostailu Azokarako bilketa, 17:00etatik Sutegiko erakustaretoan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 11a, 11:39


Ostegun honetan ekingo dio Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak, larunbatean, abenduaren 13an ospatuko den Jostailu Azokarako bilketa kanpainari. Etxean erabiltzen ez dituzuen DVD, joko, eta antzekoak badituzue, jostailu azokara eraman eta beste gai batzuengatik trukea egin dezakezue. Hori larunbateko azokan. Lehenago, ostegun eta ostiral honetan, 17:00-19:00 artean azokarako materiala utzi dezakezue Sutegiko erakustaretoan.

Gogoan izan; ostegun eta ostiral honetan Sutegira gerturatu materialarekin. Utzitako jostailuek osorik egon behar dute, DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute, materiala doan eman beharko da, eta trukean, azoka egunerako beste jostailu batengatik aldatzeko txartela eskuratu ahalko da. Azoka egunean jostailuren bat trukatu nahi duen 8 urtetik beherako haurrak arduradun batekin parte hartu beharko du ekimenean.

Jostailuak erosi eta bota beharrean, trukatu eta berrerabiltzea. Horixe sustatu nahi du Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, larunbat honetan, abenduaren 13an frontoian ospatuko den truke azokaren bidez. Norberak eramandako jostailua azokako beste batekin trukatzeko aukera egongo da.

Abenduak 11,12 ostegun eta ostirala
17:00-19:00 Jostailu azokarako bilketa, Sutegiko erakustaretoan.

Abenduak 13, larunbata
11:00-13:00
 VIII. Jostailu Azoka frontoian.

Antolatzailea: Hitz Aho.