Domeinua euskalduntzeko urratsa eman duten erakunde, elkarte eta eragileen zerrendara batu da baita, NOAUA! Kultur Elkartea. Gaurtik, noaua.eus duzue atari honetara sartzeko helbide berria. Tarte batean, helbide zaharrak (noaua.com) aktibatuta jarraituko du, baina esandakoa, aurrerantzean, Usurbilgo berri jasotzeko klikatu noaua.eus helbidean,
Aipatu moduan, domeinua euskalduntzen ari direnen zerrendak luzatzen segitzen du. Igaro den abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunean, milatik gora domeinu berriri ongi etorria eman zion, gai hau kudeatzen ari den Puntueus Fundazioak. Irabazi asmorik gabeko entitate pribatu hau arduratzen da, .eus domeinua kontrolatu, administratu eta kudeatzeaz. PuntuEus Fundazioa, PuntuEus Elkarteak sortu zuen. Elkarte horretako patronatuan dira besteak beste, EHU, Ikastolen Elkartea, Kontseilua, EITB, Euskaltzaindia...
Duela hilabete batzuetatik 92 web orrialde aintzidarik baino ez zuten hasiera batean, .eus domeinua. Tartean, hainbat erakunde publikoek, euskalgintzako eragileek, enpresa eta hedabideek. Euskararen Egunaz geroztik, .eus domeinuaren erabilpen orokor eta irekia sustatzen dabil Puntueus Fundazioa.
Gaur egun jada, .eus domeinuaren erabilera erabat irekia da. Usurbilen, NOAUA! Kultur Elkartearekin batera, Euskararen Egunaren bueltan, web orrialdeko helbidea euskalduntzeko pausoa eman zutenen artean, Usurbilgo Udala dugu baita. Aurrerantzean usurbil.net ez, usurbil.eus duzue udal atariko helbide berria.
Informazio gehiago:
http://www.domeinuak.eus/eu/