53 ekoizlek eman dute izena, Santo Tomas Azokako txapelketetan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 11a, 13:44


Gehienek etxean landutako babarruna ekarri dute, beste batzuk baita etxerako ekoitzitako sagardoa ere... Azken egunotan mugimendu handia izan dugu NOAUA!n. Igandean ospatuko dugun Santo Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetarako ekoizle mordoak eman du izena. Guztira 53 ekoizlek. 47 babarrun ekoizle animatu dira lehiatzera, eta 16 sagardo ekoizle. 

Epaimahaiak ez du lan erraza izango abenduaren 14an. Hartzen duten erabakiaren berri, igande eguerdiko 13:00ak aldera emango da ezagutzera, frontoian ospatuko den sari banaketan. Zorte on denoi!

Abenduak 14, igandea
Goizean zehar:
-Sagardo eta babarrun dastatzea.
-Txistorra eta taloak, gaztainak...
-Udarregi Ikastolako ikasleen postua.
-Alkartasuna Kooperatibaren postua.
-NOAUA!ko postua: produktuen salmenta, bazkidetza egiteko aukera, argazkia atera eta Errigorako saskia irabazteko zozketa…

11:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa frontoian. "Eguna joan eta eguna etorri baserrian bizi denak badauka hamaika zeregin. Noizik eta behin ezustekoak ere izaten dira. Ba al dakizu zer gertatu zitzaion Martin artzainari?".


12:00 Sohütako ikastolaren aldeko kanpainari bukaera emateko, Santo Tomaseko kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta, Kli-k Itsasuko txarangarekin. 
 

13:00ak aldera:
-Zuberoako ikastolak laguntzeko elkartasun kanpainaren amaiera ekitaldia.
-Errigorako saskiaren zozketa.
-Sagardo eta babarrun lehiaketako sari banaketa. 


14:30 Herri bazkaria Udarregi Ikastolako jangela berrian, Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde. 
Prezioa: 20 euro. 12 euro, 12 urtetik beherakoentzat.
Txartelak: Txiribogan, Aitzagan eta Txirristran salgai. Txartela erosteko azken eguna: abenduaren 11.

Elkarlanean: NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Nafartarrak, Kantu Taldea.