DBH 1 taldeari zuzenduriko madalena tailerra antolatu du Gaztelekuak, larunbat honetarako, 16:00etan. Ekimen honekin emango diote hasiera, eguberriei begira antolatu duten egitarau zabalari. 12-16 urte arteko gazteak hitzorduotan parte hartzera gonbidatuak daude.
Antolatzaileek jakitera eman nahi dituzten pare bat ohar. Lotu duten egitarau zabalaren baitan, zenbait irteera programatu dituzte; hala nola, Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira, Igeldora edota Kars-etara. Irteeretan parte hartu nahi dutenek, guraso baimenak aurkeztu beharko dituzte Gaztelekuan. Eta bigarrenik, jarraian zerrendatu ditugun ekintzen inguruko zehaztasun gehiagoren berri, "dirua, garraioak, materiala...", Gaztelekuan bertan jaso dezakezue:
Abenduak 13, larunbata
16:00 Madalena tailerra, DBH1ekoentzat.
Abenduak 20, larunbata
15:30 Film emanaldia Gaztelekuan, DBH 1ekoentzat.
Abenduak 22, astelehena
15:30 Gaztelekutik igerilekura, DBH3ko taldekoekin.
Abenduak 26, ostirala
15:10 Gaztelekutik Txuri Urdin izotz jauregira, DBH2 taldekoekin.
Abenduak 29, astelehena
16:00 Gaztelekutik Kars-etara irteera, DBH4 taldekoekin.
Urtarrilak 2, ostirala
15:10 Gaztelekutik Txuri Urdin izotz pistara irteera, DBH1 taldekoekin.
Urtarrilak 10, larunbata
15:45 Gaztelekutik Igeldora irteera, DBH1 taldekoekin.
Irudia: Gaztelekua.