"Kondaira baten truke" antzezlana, larunbatean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 12a, 09:12


"Patata Tropikala antzerki taldearen lan honek natura zaintzeaz, errespetuaz eta elkarbanatzearen garrantziaz hitz egiten du. Kolorea, irudimena eta umorea bertan izango dira". Antxomolantxa Elkarteak, larunbat honetarako, abenduaren 13rako, 17:00etan Aginagako ludotekan antolatu duen "Kondaira baten truke" antzezlanaren nondik norakoak dituzue horiek. 

Gabonetako txokoetan izen emateko azken eguna
Abenduaren 22tik 24ra, 26an, 29tik 31ra eta urtarrilaren 2an eta 5ean. Egunotarako guztiotarako txokoak antolatu ditu Aginagako Guraso Elkarteak. Izen ematea zabalik egongo da abenduaren 12ra arte. Apuntatzeko, deitu 607 484 597 telefono zenbakira edo idatzi aginaga@eskolatxikiak.org helbidera. Antolakuntzaren oharra; txokoen prezioa, izena ematen duen haur kopuruaren arabera zehaztuko dute. Txokoen ordutegia, honakoa izango da:
-Sarrera: 9:00-10:00 artean.
-Irteera: 13:00.