Ondo hornituriko Jostailu Azoka

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 13a, 13:12


Badugu etxean erabiltzen ez dugun material mordoa. Bestela ikusi, eguerdi partean frontoian ospatu den VIII. Jostailu Azokak zuen itxura. Haur eta gaztetxoek aisialdi tartean baliatzen dituzten denetariko gaiez ederki hornituak zeuden, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak pilotalekuan jarri dituen mahaiak. Tantaka bada ere, jostailu batzuk beste batzuengatik trukatzera hurbildu dira herritarrak.

Jostailuak erosi, erabili eta bota beharrean, trukatu eta berrerabiltzea sustatzen du guraso elkarteak, jada ibilbide luzea duen ekimen honekin. Baita elkartasuna bezalako baloreak ere. Gaur azokan geratu diren jostailuak, beharra duten erakundeetara bideratuko dituzte.