Santo Tomas Azokak hartuko du igandean, Jostailu Azokak utzitako lekua

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 13a, 11:12

Baserritar jantziak prest al dituzue? Egun bete baino ez da geratzen, Usurbilen igande honetan ospatuko dugun Santo Tomas Azokarako. Abenduaren 21era arte zain ezin dugulako geratu, hurbildu abenduaren 14 honetan frontoi ingurura eta gozatu prestatu dizuegun eskaintza zabalaz:

Abenduak 14, igandea
Goizean zehar:
-Sagardo eta babarrun dastatzea.
-Txistorra eta taloak, gaztainak...
-Udarregi Ikastolako ikasleen postua.
-Alkartasuna Kooperatibaren postua.
-NOAUA!ko postua: produktuen salmenta, bazkidetza egiteko aukera, argazkia atera eta Errigorako saskia irabazteko zozketa…

11:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa frontoian. "Eguna joan eta eguna etorri baserrian bizi denak badauka hamaika zeregin. Noizik eta behin ezustekoak ere izaten dira. Ba al dakizu zer gertatu zitzaion Martin artzainari?".


12:00 Sohütako ikastolaren aldeko kanpainari bukaera emateko, Santo Tomaseko kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta, Kli-k Itsasuko txarangarekin. 
 

13:00ak aldera:
-Zuberoako ikastolak laguntzeko elkartasun kanpainaren amaiera ekitaldia.
-Errigorako saskiaren zozketa.
-Sagardo eta babarrun lehiaketako sari banaketa. 


14:30 Herri bazkaria Udarregi Ikastolako jangela berrian, Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde. 
Prezioa: 20 euro. 12 euro, 12 urtetik beherakoentzat.
Txartelak: Txiribogan, Aitzagan eta Txirristran salgai. Txartela erosteko azken eguna: abenduaren 11.

Elkarlanean: NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Nafartarrak, Kantu Taldea.