Zuberoko ikastolen aldeko elkartasun kanpainaren amaiera, Santo Tomas Azokan

Noaua Aldizkaria 2014ko abenduaren 14a


Nafartarrak taldekoek azken asteotan bideraturiko Zuberoako ikastolen aldeko elkartasun kanpainari, igande honetan, abenduaren 14ko Santo Tomas Azokan emango zaio amaiera. 13:00ak aldera frontoian ospatuko den ekitaldian. Usurbildarrek aurtengoan emandako laguntza jakitera emango da.  Iaz, 7.400 euro bildu ziren. Eperra ikastolak izandako laguntzaren %5a, hazten ari den elkartasun ekimen honetatik jaso zuen. Ia aurten. 

Kantu-jira eta bazkaria
Frontoiko ekitaldiaren aurretik, kantu-jira berezia ospatuko da eguerdi partean, Kli-k Itsasuko txarangarekin. Pilotalekua izango du helmuga. Segidan, elkartasun kanpainaren amaiera ekitaldia. Gogoan izan bestalde, azoka amaitu ostean, 14:30etarako bazkaria antolatu dutela Udarregi Ikastolako jangela berrian, Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde.