Txikienek Ixabel Agirresaroberekin hitzordua, Santo Tomas Azokan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 14a, 08:25


"Eguna joan eta eguna etorri baserrian bizi denak badauka hamaika zeregin. Noizik eta behin ezustekoak ere izaten dira. Ba al dakizu zer gertatu zitzaion Martin artzainari?".
 Jakin nahi baduzue, gerturatu igande goiz honetan, Santo Tomas Azokaren baitan, 11:30etan frontoian antolatu dugun ipuin kontaketa saiora. Ixabel Agirresarobek liluratuak utziko ditu ekitaldira gerturatzen diren haur eta helduak.