Santo Tomas azokako postuetako jendea goizean goizetik hasi da lanean. Talo-egileak, gaztain erretzaileak, sagardo banatzaileak, Nafartarrak taldeko kideak, Kilometroak-eko saltzaileak, Ikastolako DBHko ikasleak... Eta NOAUA! elkarteko kideak. Photocall delakotik, honez gero, 40 bat lagun pasa dira.
Batzuk eta besteak, lehiaketara aurkeztu diren babarrunetan erreparatzeko aukera izan dute. Epaimahaikideak dira oholtzatik behera dira lanean, babarrun lehiaketakoak, eta oholtza gainean sagardo lehiaketakoak. Eguerdian emango dira irabazleen izenak aditzera.
Aurten, babarrun jana banatzen ari gara, doan, eta dena beharko da hotzari aurre egiteko.