Hitzordu bikoitza gabonetan, Ixabel Agirresaroberekin

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 15a, 08:40


Haur eta helduak Martin artzainaren abenturak entzuten adi-adi atzoko Santo Tomas Azokan. Ixabel Agirresarobek girotu zituen azokako lehen minutuak, frontoi sarreran egokitu zen gunean. 

Eguberriotan ere beste ipuin kontaketa saio bat eskainiko du usurbildarrak, abenduaren 26an Santuenean. Lehenago, Ixabelek bideratzen duen Muxurbil antzerki tailerrak, emanaldia eskainiko du baita, larunbat honetan. Hona hemen, hitzorduon zehaztasun gehiagoren berri:

Abenduak 20, larunbata
12:00 Muxurbil antzerki tailerrekoen "Eguzkia eta ilargia" ikuskizuna, Sutegiko auditorioan.
Antolatzailea: Muxurbil antzerki tailerra.

Abenduak 26, ostirala
17:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa, Santueneko frontoian.
Ondoren, txokolate jana.
Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea.