Babarrun eta sagardo lehiaketa dira Santo Tomas azoka eguneko gatza eta piperra. Aurten, 47 babarrun ekoizle eta 16 sagardo-egile aurkeztu dira. Bi elikagaiak gure inguruko baserrietan eta etxeetan oso preziatuak diren seinale. Santo Tomas azokan, lehian den sagardoa partitu ohi da, frontoira hurbiltzen direnak gozatu dezaten gure ekoizleek egindako lanaz. Babarrunak ordea, ikusgai ipintzen dira frontoiaren erdian, jendeak ukitu, usaitu edota begiratu ditzan.
Aurten, Olarri baserriko Joxe Kruz Matxain izan da nagusi babarrun lehiaketan. Eta Zubietako Zugasti baserriko sagardoa, berriz, onena epaimahaikideentzat.
Babarrun lehiaketa
1 Joxe Kruz Matxain, Olarri baserria
2 Manuel Aizpurua, Ibai-Ertz, Aginaga
3 Juan Karlos Balerdi, Izarpe etxea, Kalezar
Sagardo lehiaketa
1 Pedro Aizpurua, Zugasti baserria, Zubieta
2 Kupela, Anburu baserria, Aginaga
3 Ekhi Aranburu, Zelaieta Etxea, Zubieta