Espainiako Auzitegi Gorenak euskal presoen zigorrak betetzeko irizpideen inguruko erabakia hartuko du, astearte honetan bertan egingo duen bilkuran. 56 euskal presoen zigorraren luzapenaz erabakiko dute. "Europatik datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Nazionalaren osoko bilkurak. Hori dela eta Euskal Herri osoan mobilizazioak egingo dira Sortuk deituta. Usurbilgo Sortuk arratsaldeko 19:00etan Mikel Laboa plazan urgentziazko elkarretaratzea deitu du “Espetxe politika kriminalari stop. Presoak etxera” lemapean. Herritarrei bertara gerturatzeko deia luzatu die", Usurbilgo Sortuk.