Udal idazkari postua betetzeko lan deialdia

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 16a, 09:45

Usurbilgo Udalak lan deialdi berri bat plazaratu du. Udal idazkari lanposturako deialdia. Zehaztasun gehiago segidan:
Postua: idazkari lanpostua bitarteko funtzionario bidez betetzeko hautaketa prozesua, lehiaketa-oposaketa sistema bidez eta txanda irekiz, “postu hori izaera nazionaleko gaikuntza duen funtzionario batek bete bitartean”.
Lanaldia: egun osokoa.
Eskabide aurkezpena: udal erregistroan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun naturaleko epearen baitan.
Oinarriak: usurbil.eus atarian eta abenduaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Gabonetako Haur Parkean lan egiteko deialdia
Urtarrilaren 2tik 4ra Oiardo Kiroldegian kokatuko den Gabonetako Haur Parkerako langileak behar dituzte. Interesdunek, jolastoki erraldoia kudeatuko duen Keima enpresara bideratu ditzakete kurrikulumak, abenduaren 19a baino lehen. Helbide honetara: keima@sartu.org

Lan deialdian parte hartzeko ezinbestekoa izango da begirale titulua izatea eta baita EGA edo baliokidea den titulua. Egin beharreko lana? Argi denez, Gabonetako Parkean 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoekin lanean aritzea hiru egunez.