Bapo jan eta auzo giro ederraz gozatzeko tarte zabalagoa aurtengo San Esteban Txiki Egunean. Jai Batzordeak abenduaren 26ko hitzordua luzatu eta indartzeko apustua egin du. Orain arte goiz pasa zena, aurten egun pasan bihurtu dute. Goizeko meza nagusi eta hamaiketakoari, bazkaria erantsi diote 2014ko edizioan. Otordua, Zumeta jatetxean ospatu asmo dute. Leku mugatua egongo denez, adi, aurrez eman beharko baita izena, abenduaren 23a baino lehen. Hauxe duzue tokia hartzeko jatetxeko telefono zenbakia: 943 36 27 13.
Bi menu
San Esteban Txiki eguneko bazkarian, bi menu izango dira aukeran:
Helduena:
Jakiak: arrain pastela, txipiroi entsalada epela, bakailuz beteriko piperrak, saiheskia patata eta piperrekin. Urteko ardoa, sagardoa, postrea eta kafea.
Prezioa: 20 euro.
Haurren menua:
Jakiak: makarroiak, oilasko petxuga, eta postre sorpresa.
Prezioa: 8 euro.
Abenduak 26, ostirala
11:00 Meza.
Ondoren, hamaiketakoa.
Eguerdian, bazkaria Zumeta jatetxean.
Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.