Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol departamenduak herrialde mailako urteko kirolaria izendatuko du, ostegun honetan, iluntzeko 19:00etan Orona Fundazioak Hernanira bidean, Galarrean duen egoitzan. "Gipuzkoa Kirolak" sari banaketaren baitan izango da. Sariketarako, lurraldeko kirol federazioek 30 hautagaitza aurkeztu dituzte. "Sari horrekin banakako kirolariek zein taldeek 2014an zehar egindako ibilbidea edo lortutako merituak nabarmendu nahi dira, eta irabazleak 3.000 euro jasoko ditu", berri eman dute Aldunditik.
Kirol jarduera ezberdinetan nabarmendu diren kirolariak, norbanako zein taldeak daude, Gipuzkoako urteko kirolari izateko hautagaien artean. Tartean,Usurbil Judo Klubeko kide Aiora Arrillaga. Hainbat merituengatik gainera. Aiora, Espainiako European Cup-eko txapelduna dugu, eta Miami zein Txileko Munduko Kopa txapelketetan hirugarren postuan sailkatu zen.
Judo klubeko kidea Gipuzkoako urteko kirolari izendatuko duten, ostegun iluntze honetan jakingo da.