"Loreak" ikusteko sarreren zozketa, NOAUA!ko bazkideon artean

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 17a, 09:05

“Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira".

Donostiako Zinemaldian estreinatu zen "Loreak" filma Usurbilen larunbat honetan, abenduaren 20an ikusgai, NOAUA!ren eskutik, iluntzeko 19:30etan Sutegin. Filmeko bi zuzendariak, Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga gonbidatu ditugu Sutegira. Haien eskutik, filmari buruzko zehaztasunen berri jaso ahalko duzue.

"Loreak"
Zuzendariak: Jon Garaño eta Joxe Mari Goenaga.
Aktoreak: Nagore Aranburu ("Ane"), Itziar Ituño ("Lourdes"), Itziar Aizpuru ("Tere"), Josean Bengoetxea ("Beñat"), Egoitz Lasa ("Ander"), Ane Gabarain ("Jaione"), Jose Ramon Soroiz ("Txema"), Jox Berasategi ("Jexus").
Iraupena: 99 minutu.
Ekoizpena: Irusoin eta Moriarti.

"Loreak" lanari buruzko informazio gehiago:
http://www.loreakfilm.com/eu/

Bina sarrera bikoitz zozketatuko ditugu
"Loreak" filma ikusteko sarrerak aurrez salgai dituzue 6 eurotan Bordatxon, Lizardin eta NOAUA!n. Egunean bertan, 7 euroren truke. Bazkideok adi! Sarrerak 3 eurotan eskuratu ahalko dituzue NOAUA!ko egoitzan. Eta gainera, bazkideon artean, bi sarrera bikoitz zozketatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko egitekoa oso erraza da. NOAUA!ko bazkide bazara, bidali email bat zure datu pertsonalekin, ostiral hau, abenduaren 19a baino lehen, erredakzioa@noaua.com helbidera.

Jasotako emailen artean, bina sarrera bikoitz zozketatuko ditugu ostiral eguerdian. Zozketa egin bezain laster argitaratuko ditugu saridunen izen abizenak, atari honetan bertan. Sarituok, sarrerak larunbateko proiekzioa hasi baino lehen, Sutegin jarriko dugun mahaira gerturatu eta eskuratu ahalko dituzue. Animatu eta parte hartu!