Haria ez eteteko ekimen gehiago, Gaztetxekoen eskutik

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 17a, 12:41


Ekimen gehiago hurrengo asteetan, “Ez dadila haria eten!” aldarripean. Otsaila aldera, botatzekoak dira kooperatibaren egoitza ohia, egungo Usurbilgo Gaztetxearen kokagunea. Aipaturikoa, ekimen zaparrada antolatzen dabil herriko gazte mugimendua, hurrengo asteotarako. Momentuz, honako agenda osatu dute urte zaharra agurtu eta 2015a abiatzeko:

Abenduak 27, larunbata
11:00
Kitar mantenu tailerra. “Bakoitzak bere kitarra eta baxua ekarri eta Mattinekin punttu punttuan jartzeko eraman beharreko pausuak emango ditugu. Kitarraren kintajea, zubia, ......”.

Abenduak 28, igandea
18:00
“Open Mic”. “Edozein "artistak", bere tartea edukiko du berak hala nahi izanez gero, kooperatiba zaharreko oholtzan. Ordu laurdenez bere barruan daraman hori azaleratzeko aukera, izan musika, olerki, magia, bertso, ...... Berdin du prestatuta izan edo ez, kontua dibertitzeko gaia edukitzea da. Igande pasiboei sua!”.

Urtarrilak 8, osteguna
20:30
Afari beganoa Gaztetxean, borondatearen truke. “basa landareekin egindako errezeta desberdinak izango ditugu garaiko barazkiekin nahastuta: sorgin-zopa, osin-patea…”.

Urtarrilak 18, igandea
18:00
Antzerkia: “La Esclusa”. Sarrera: 3 euro. “16 urte preso egon eta bihar... askatasuna!! Ez begiratu andere atzera, bihotzak argitu eta dantza egin. Dantza egiteko ordua da. Kartzelako gaia eta emakumearena, bide batez ukitzen dituen antzezlana Ana Plazaren eskutik. Antonio Morenok zuzendua”.

Urtarrilak 25, igandea: Haur eta Gaztetxoen Eguna
10:30-12:30
Jolasak frontoian: LH4-DBH 2koei zuzendua.
17:00-19:00 Tailerrak Gaztetxean: HH3-LH3koei zuzendua.
19:00etatik aurrera, txokolate jana denentzat.
Antolatzaileak: Usurbilgo Gaztetxea eta herriko hainbat gazte koadrila elkarlanean.