Ederki merezitako omenaldia izango du Jon Uribek, urtarrilaren 3an. Jontxuren lagunak prestaketa lan betean dira, 2015eko lehen larunbaterako dena lotuta izateko. Gogoan izan, duela ia urtebete gure artetik joan zen gaztearekin argazkirik duzuenok, antolatzaileei bidaltzeko aukera duzuela. Omenaldi egunerako irudi bilduma bat osatzen ari baitira. Hauxe duzue, argazkiak bidaltzeko helbidea: jontxu.herriko.alkate@gmail.com
Herritarrei urtarrilaren 3ko ekitaldietan parte hartzeko gonbita luzatzen zaie. Hauxe da momentuz, Jon Uriberen omenaldi egunerako lotu duten egitaraua:
Urtarrilak 3, larunbata
11:00 Jokoak frontoian.
13:00 Poteo musikatua.
14:30 Bazkaria Udarregi Ikastolako jangela berrian:
-Txartelak salgai: aurrez eta 12 eurotan, Txiribogan, Aitzagan eta Irratin.
-Menua: barazki paella, oilaskoa eutxorrei saltsan eta postrerako, gazta. Ogia, edaria, kafea eta kopa barne.
19:00 Omenalditxoa (argazki proiekzioa) eta jarraian, herriko taldeen kontzertuak Askatasuna plazan.
Antolatzaileak: Jontxuren lagunak.