Ostegun honetan, abenduaren 18an, 18:30etan Potxoenean deitu dugun bilera irekian erabakiko da 2015eko Inauteri Festarako gaia. Azken orduak dituzue beraz, otsailaren 14an ospatuko dugun mozorro jaialdirako gaiak proposatzeko. Gogoan izan, zuen ekarpenak email bidez bidali ditzakezue, elkartea@noaua.com helbidera. Edo tabernetan jarri ditugun zerrendetan idatzi zuen proposamenak.
Esandakoa, osteguneko bileran erabakiko da 2015eko otsailaren 14an ospatuko den Inauteri Festarako gaia. Eta egitaraua ere lotzen hasiko gara. Bilera irekia izango da. Eragile eta herritar, gonbidatuak zaudete hitzordura. Zertaz mozorrotu nahi duzue? Orain duzue ideiak plazaratzeko tartea.
Aurreko edizioetako gaiak
Girotzen hasteko, ekar dezagun gogora aurreko Inauteri Festa. Hemen duzue, iruditan: Inauteri Festa, 2014
Honako hauek dituzue bestalde, aurreko urteetako Inauteri Festarako hautatu izan diren gaiak:
2015: ???
2014: Erdi Aroa.
2013: Musika.
2012: Mitologia.
2011: Itsasoa.
2010: Zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: Xomorroak.
2007: Brasil.
2006: Marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: Munduko kulturak.
2002: Extralurtarrak.