70 bat lagunetik gora, Santo Tomas Azokako Fotokolean


Argazki bat, NOAUA! Kultur Elkarteak erositako Errigorako saski baten zozketan parte hartzearen truke.  Horixe zen tratua. Eta pasan den igandean ospatu zen Santo Tomas Azokari hasiera eman zitzaionetik hamarnaka lagun hurbildu ziren, NOAUA!k frontoi erdian jarritako postura, “Euskararen lehioan” argazkia ateratzera. Gazte eta heldu, lagunak, bikoteak, gurasoak eta seme-alabak… Guztira 70 lagun inguru animatu ziren ekimen berri honetan parte hartzera. Milesker denoi!

Eta irabazlea…
70 lagun inguru ziren Errigorako saski ederra irabazteko hautagaiak. Bakarra izan zitekeen ordea zenbaki saritua. 66 zenbakidun txartelaren jabeak eraman zuen saskia etxera. Gorka Uranga eta lagunek. Zorionak!

Hemen dituzue Fotokolean parte hartu zuten herritar batzuk. Argazki guztiak, lotura honetan klikatuta ikus ditzakezue: Santo Tomas Azokako fotokola 2014