Inauteri Festarako mozorroa, 18:30etan Potxoenean zehaztuko da

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 18a, 09:22


2011n itsasoan murgildu ginen, 2012an mitologiako pertsonaiez bete zen herria, iaz musikak alaitu zuen festa eta aurten, denboran atzera egin genuen, Erdi Aroraino. Eta 2015ean zer? Heldu da eguna, ostegun iluntze honetan, 18:30etan Potxoenean deitu dugun bileran erabakiko da, datorren otsailaren 14an Usurbilen ospatuko dugun Inauteri Festa egunez mozorrotzeko gaia. Honez gain, egitaraua ere lotzen hasiko gara. Bilera aurretik; zuen ekarpenak email bidez bidali ditzakezue, elkartea@noaua.com helbidera. Edo tabernetan jarri ditugun zerrendetan idatzi zuen proposamenak.

Kontuan izan, azken hamarkada honetan hautatu diren gaiak. Ia beste gai batzuetarako inspirazio iturri suertatze zaizkizuen:
2015: ???
2014: Erdi Aroa.
2013: Musika.
2012: Mitologia.
2011: Itsasoa.
2010: Zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: Xomorroak.
2007: Brasil.
2006: Marrazki bizidunak. 
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: Munduko kulturak.
2002: Extralurtarrak.