Kanturako gogoz irteten da kalera herritar bat baino gehiago eguberrietan. Abesteko hitzordu faltarik ez dugu eta izaten. Aurtengoan ere, bi egunen bueltan bilduko dira gabon kantak abestera, haur, gazte nahiz helduak. Ikasleek emango diete ongi etorria gabonei; ostiral honetan, abenduaren 19an. Gabonetako oporretara joan aurreko azken klase eguna izango dute, eta usadioari jarraituz, baserritar jantziekin kalejiran irtengo dira ikasle nahiz irakasleak.
Herri eragile ezberdinek deituriko hitzorduak izango ditugu bestalde, abenduaren 24an. Aginagan, Zubietan, Santuenean eta Kaxkoan, gabon kantekin alaituko dituzte, eguberri egun bezperako azken orduak. Ekitaldiok prestatzeko lanak martxan dira. Zubietan, entsegu saioa deitu du aurreko ostiralean bezala, baita ostiral honetarako, abenduaren 19rako ere; iluntzeko 19:00etan, Kaxkapen. "Zahar, heldu, gazte eta haur, animatu guztiok! Ea talde polita osatzen dugun abenduaren 24rako".
Abenduak 24, asteazkena: gabon kantak abesteko hitzorduak
09:00 Aginagan: eliza paretik, gabon kantak abestera irteteko bira.
Antolatzailea: Aginagako Parrokia.
16:00 Zubietan: gabon kantak abesteko kalejira, Artzabaletatik abiatuta.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.
17:00 Kaxkoan: gabon kantak abestera Parrokiatik.
Antolatzailea: Parrokia.
17:30 Kaxkoan: Olentzero jira euskal preso eta iheslarien eskubideen alde, frontoitik abiatuta.
Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu, kantu taldea.
18:00 Santuenean: gabon kantak abesteko irteera Olentzerorekin.
Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea.
19:00 Kaxkoan: Olentzero taldeen amaiera bateratua frontoian.