Ikasleak kantari kalera gaur, eguberriei harrera egitera

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 19a, 08:10


Eguberri giroan murgilduak gara jada. Baina gabonik ezin izan, gabon kantarik gabe. Eguberri giroa herrian lau haizetara zabaltzen lehenak ikasleak izango dira. Ostiral honetan, abenduaren 19an. Oporretara joan aurreko azken klase eguna, baserritarrez jantzi, eta kalera eguberri kantak abestera irteteko baliatuko dute, Udarregi Ikastolan, baita Aginaga eta Zubietako Eskola Txikietan. Hauek dira programatu dituzten hitzorduak:

Abenduak 19, ostirala
Udarregi Ikastola
9:30-10:50 DBH eta LHko ikasle-irakasleen kalejirak.
11:25 HHko haur, guraso eta irakasleen kalejira, Agerialdetik frontoira.
17:00 Olentzeroren etorrera Haur Eskolara.

17:30ak aldera abestera Kalezarretik Kaxkora. 

18:15ak aldera frontoian elkartu. Girotzeko musika eta pintxoak salgai.

Aginagako Eskola Txikia
Goizean zehar, abestera irtengo dira.

Ondoren, San Praixku Guraso Elkarteak antolaturiko hamaiketakoa.

Zubietako Eskola Txikia
12:00 Gabonetako kantuen saioa errebote plazan (eguraldi txarra egingo balu, frontoian).
Ondoren, Guraso Elkarteak antolaturiko hamaiketakoa: txistorra eta zukuak.