Idazkari lanpostua betetzeko hautaketa prozesua jarri du Udalak. Lehiaketa-oposaketa sistema bidez eta txanda irekiz egingo da, “postu hori izaera nazionaleko gaikuntza duen funtzionario batek bete bitartean”. Lanaldia egun osokoa izango da eta eskabide aurkezpena Usurbilgo udaletean egin beharko da: udal erregistroan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun naturaleko epearen baitan.
Oinarriak: usurbil.eus atarian eta abenduaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Salgai den udal lokala ikusteko aukera
Ostiral honetan, abenduaren 19an. Kale Nagusia 37an, Udalak salgai duen 47,99 metro karratuko lokalaz ari gara. Enkantera aterako du, irteera prezio honetan: 25.546,99 + BEZ (%21). Aurrez lokala ikusi nahi dutenek ostiral honetarako hitzordua eskatu beharko dute, udaletxera deituta: 943 371 951.